Skip to main content

Pribatutasun politika

Politika honetan azaltzen dugu zer datu pertsonal biltzen ditugun abatza.eus webgunean, zertarako, zenbat denboraz gordetzen ditugun eta nola erabil ditzakezun zure eskubideak. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO, 2016/679 EB Erregelamendua) eta 3/2018 Lege Organikoa (DBLO) betez idatzi dugu.

Datuen arduraduna

  • Arduraduna: Ioritz Imaz Baztarrica (Abatza)
  • IFZ: 72456235W
  • Helbidea: Puiana kalea 32, behea, 20305 Irun (Gipuzkoa)
  • Posta elektronikoa: info@abatza.eus
  • Telefonoa: 688 66 12 33

Zer datu biltzen ditugu eta zertarako

Eskaerak kudeatzea

Erosketa bat egiten duzunean, zure izen-abizenak, bidalketa- eta fakturazio-helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa eskatzen dizkizugu. Eskaera prestatzeko, bidaltzeko edo dendan emateko erabiltzen ditugu, baita eskaerari buruz zurekin harremanetan jartzeko ere. Eskaeraren berrespena posta elektronikoz bidaltzen dizugu.

  • Oinarri juridikoa: zurekin egiten dugun salerosketa-kontratua betetzea (DBEOren 6.1.b artikulua).
  • Datu horiek beharrezkoak dira eskaera egiteko. Ematen ez badituzu, ezin izango dugu eskaera kudeatu.

Ordainketa

Txartelez edo Bizumez ordaintzen duzu, BBVAren ordainketa-plataforma seguruaren bidez (Redsys). Txartelaren datuak plataforma horretan sartzen dituzu zuzenean: Abatzak ez ditu ikusten eta ez ditu gordetzen.

  • Oinarri juridikoa: kontratua betetzea (DBEOren 6.1.b artikulua).

Fakturazioa

Eskaeraren datuak fakturak egiteko eta zerga-betebeharrak betetzeko erabiltzen ditugu.

  • Oinarri juridikoa: legezko betebeharra (DBEOren 6.1.c artikulua), merkataritza- eta zerga-arauen arabera.

Zure galderei erantzutea

Posta elektronikoz idazten badiguzu edo telefonoz deitzen badiguzu, ematen dizkiguzun datuak erabiltzen ditugu erantzuteko.

  • Oinarri juridikoa: zuk eskatutakoari erantzutea, kontratu aurreko neurri gisa (DBEOren 6.1.b artikulua), edo erantzuteko dugun interes legitimoa (DBEOren 6.1.f artikulua).

Webgunearen erabileraren estatistikak

Onartzen baduzu, Google Analytics erabiltzen dugu webgunea nola erabiltzen den jakiteko. Xehetasunak cookie politikan dituzu.

  • Oinarri juridikoa: zure onespena (DBEOren 6.1.a artikulua). Noiznahi ken dezakezu, webgunearen oineko «Lehentasunak» estekatik.

Ez dugu merkataritza-komunikaziorik bidaltzen, ez dugu profilik egiten eta ez dugu erabaki automatizaturik hartzen zure datuekin.

Zenbat denboraz gordetzen ditugu

DatuakEpea
Eskaerak eta fakturak6 urte, merkataritza- eta zerga-arauek hala eskatzen dutelako
Zure galderakGaldera ebazteko behar den denbora
Estatistikak (Google Analytics)Cookie politikan adierazitako epeak

Nori ematen dizkiogu datuak

Ez dizkiogu inori saltzen. Zerbitzua emateko, hauek jaso ditzakete:

  • Garraio-enpresak, SEUR eta NACEX: izena, helbidea eta telefonoa, eskaera entregatzeko.
  • BBVA eta Redsys: ordainketa kudeatzeko.
  • FacturaBAI: fakturak egiteko erabiltzen dugun programa.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasuna: TicketBAI sistemak eta zerga-arauek eskatzen dituzten fakturen datuak.
  • Webgunearen ostatu-hornitzailea: Dinahosting, S.L. (Espainia). Webgunea eta eskaeren mezu elektronikoak haren zerbitzarietan daude.
  • Google (Google Ireland Limited): estatistikak, onartzen baduzu.

Hornitzaile horiek gure kontura eta gure argibideen arabera tratatzen dituzte datuak, edo legeak hala eskatzen duelako (Ogasuna).

Europatik kanpoko transferentziak

Google Analyticsek AEBetara bidal ditzake datu batzuk. Google LLC EB-AEB Datuen Pribatutasun Esparruari atxikita dago, eta esparru horrek Europako Batzordearen egokitasun-erabakia du.

Zure eskubideak

Noiznahi eska diezagukezu:

  • zure datuak ikustea (sarbidea);
  • okerrak zuzentzea;
  • ezabatzea;
  • tratamendua mugatzea;
  • tratamenduaren aurka egitea;
  • zure datuak beste erakunde bati eramatea (eramangarritasuna);
  • emandako onespena kentzea, aurretik egindakoari eragin gabe.

Idatzi info@abatza.eus helbidera edo bidali gutun bat Puiana kalea 32, behea, 20305 Irun helbidera, eta adierazi zer eskatzen duzun. Behar izanez gero, zure nortasuna egiaztatzeko eskatuko dizugu.

Uste baduzu ez ditugula zure datuak behar bezala tratatu, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (www.aepd.es).

Azken eguneratzea: 2026ko azaroaren 16a.