Skip to main content

produktu handiak, produktore txikiak

Abatza da antzina euskal artzainek gazta egiteko erabiltzen zuten ontziaren izena. Hortik dator gurea ere: jasotako ondare kulturala, naturala eta gastronomikoa zaindu eta partekatzeko sortutako proiektua.

Abatza San Martin merkatuan, Donostiaren bihotzean, Euskal Herriko ekoizle txikien gaztak aukeratzen ditugu. Kalitatezko produktuak, jatorria eta egiten dituzten pertsonak erdigunean jarriz.

Ioritz

Idiazabaldik Donostiara

Abatzaren atzean Ioritz Imaz dago, idiazabaldarra eta gaztaren kulturarekin lotura estua duen hautatzailea. Gazta egiteko modu tradizionalak eta ekoizle txikien bizimodua defendatzeko grinatik sortu da Abatzaren izaera. San Martin Merkatue Gazta bakoitzaren atzean nor dagoen, nondik datorren eta nola egin den jakitea da guretzat benetako luxua.